XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hemen zenbait aldaketa egitea posible da.

Ariketari errealitate kutsu handiagoa eman lekioke ikasleei zera esanez: pentsa ezazue ingelesezko eskola batetara zoaztela udan.

Padworth College delakora joatea pentsatzen duzue.

Egin ezazue horri buruz jakin nahiko zenuketen zerrenda bat.

Zerrendak egin eta gero, testuak ematen dira eta ikasleek behar duten informazioa bilatzen dute.

Beste posibilitate bat zera da, ikasleei bizpahiru iragarki ematea, 26. koadroan bezala, eurek behar dutenera hobekien egokitzen dena aukeratu behar dutelarik.

Askoz hobea izango litzateke ARELS (The Association of Recognised English Language Schools) delakoaren liburuxka osoa erabiltzea (British Council delakoan eta ARELS beraren bulegoetan eskuragarriak dira) eta, irakurketa xehea, simulazio zabalago baten barnean integratzea (eskualde jakin bat hautatuz, eskoletara eskutitzak idatziz, etab.).

Irakurketa xehea eta rol-jokoa
Honelako iragarkiak rol-jokorako ere erabil daitezke.

Hemen, ikasleetako bat eskabideak egiten dituen ikaslearen papera egiten du, beste batek eskolako ordezkariarena egiten duen bitartean.

Lagungarria izan daiteke ikastalde erdiak binaka edo taldeka galderak prestatzen baditu, beste erdiak testua ezagutzeko aldi labur bat duelarik, eta beharbada ematen ez den informazioari buruzko erantzunak (ad. prezioak) prestatzeko ere.

Ordezkariarena egiten duen ikaslea baliteke ez oso konbentzigarria izatea, baina hori ez da hemen garrantzia duena.

Garrantzia duena zera da, ikasleak nahiko ustekabezko galderei azkar erantzun beharko diela.

Antzeko aktibitateak Jane Revell-en (1979:60-89) liburuan deskribatzen dira.

6.4 Segidazko prosaren irakurketa xehea
3. atalean emandako irakurketa xehearen adibideak, gutxi gorabehera taula itxura duten testuenak dira eta, hemen, itxura honek irakurketa xeherako lana erraztu egiten du.

Testu hauek irakurketa xeheko prestakuntzaren lehen etapetarako egokiak dira.

Askotan, ordea, segidazko prosa xeheki irakurri beharrekoa gerta liteke, erreferentzi materiala bereziki 27. koadroa ikasleei segidazko prosaren irakurketa xehea eskain diezaiekeen ariketa motaren adibide bat da.

Hemen, ikasleen irakurketa xehearen helburu zehatza, Reading hiriaren historian zehar zer gertatu zen, eta noiz, aurkitzea da.